Zero zabor bidean, akordioa Donostian
Mai 17 2013Gaur eman da ezagutzera PSE eta EHBilduk hiri hondakinen kudeaketa sistemen inguruan erdietsi duten akordioa. EHBilduren iritziz, Zero Zabor norabidean urrats garrantzitsua eman du gaur Donostiak. Poztekoa da, blokeaturik zegoen gai honen inguruan akordiotara heltzea lortu dugula, eta batez ere, akordioaren ondorioz, Donostian 2016rako hondakinen %60a birziklatzea lortuko dugula, gaur egungo kopurua bikoiztuz. Emaitza hobeak [...]
Ondarretan egondako presoen oroimenezko monolitoa
Abe 12 2012Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek Ondarretako kartzelan preso egondako pertsonen omenezko oroitarria zabaldu du, gaur eguerdian, Pilar Garciandia eta Marcelo Usabiaga preso ohiekin batera. Kartzela egon zen tokian jarri du oroitarria Donostiako Udalak, Tenis klubaren eta hondartzara jaisteko maldaren ondoan. Gerra Zibilean eta frankismo garaian milaka lagun egon ziren han espetxeratuta eta horietatik ehunka fusilatu [...]
Euskararen aldeko dirulaguntzak 27 elkarteri
Abe 12 2012Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak 29.830 euro banatu ditu euskarazko jarduerak sustatu dituzten irabazi asmorik gabeko 27 elkarteren artean. Euskararen Plan Orokorra garatzeko aurten jarduerak antolatu dituzten elkarteei zegoen zuzenduta deialdia. Udal Tokiko Gobernuak aurreko astean onartu zituen dirulaguntzak, eta aurtengo aurrekontuari egotzi zaio. Nerea Txapartegi Euskara delegatuak adierazi du deialdi honen xedea dela babestea elkarteek [...]
8 lokal irabazi asmorik gabeko 9 erakunderen esku
Abe 12 2012Une honetan orotara 174 lokal daude 186 erakunderen eskuetan. Zenbaki hori ordea hazten ari da. Aste honetatik aurrera Donostiako Udal Gobernuak zortzi lokal lagako dizkie irabazi asmorik gabeko beste bederatzi erakunderi. Tokiko Gobernu Batzordeak ostiral honetan onartuko du urtebetean egiten den bigarren esleipena, aurrenekoa maiatzean egin baitzen; orduan 11 lokal utzi ziren hamabost elkarteren eskutan, [...]
Biktima guztiak aitortzen dituen ekimen bateratua egin da lehen aldiz
Abe 10 2012Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzorde Bereziak deituta, Juan Karlos Izagirre alkateak eta Udaleko ordezkari politiko guztiek giza eskubideen urraketen “biktima guztien oroimenezko” ekitaldi bateratua egin dute gaur eguerdian, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira. Udaletxearen aurrean kokatuta dagoen “Oroimena” izeneko monolitoaren inguruan lore-eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute. Agintaldi honetan Donostiako Udaleko talde politiko guztiek [...]
