Donostia Estatuko hiri garbienetakoa
- Published on Osteguna, 14 Ekaina 2012 22:24
- donostia
- 0 Comments
Donostiako Udalak 2012ko Platinozko Erratza eskuratu du, kaleen garbiketan lan ona saritzen duen garaikurra.
Gaur arratsaldean Madrilen egin den ekitaldian, Hiriko Zerbitzuetako zinegotzi, Nora Galparsorok hiritarren inplikazioaren garrantzia azpimarratu du saria jasotzerakoan, izan ere, “hiria garbia edukitzea guztion ardura dela barneratuko ez balute ezinezkoa litzateke, ez sari hau jasotzea bakarrik, hiria egoera duinean izatea baizik”.
Zinegotziak aurreko udalbatzek denboran zehar egindako lanaren errekonozimendua egin du, izan ere, “lan honek batzuen eta besteen aldetik ahalegin handiak eskatzen ditu, baita denboran ematen zaion jarraitasuna ere”.
Hiriarentzat jada Platinozko seigarren Erratza denaren entregan Galparsorok eskerrak eman dizkie baita ere “egunero garbiketa zerbitzuetan diharduten langile guztiei, baita Donostia egunero gero eta hiri garbiagoa izan dadin ahalegintzen diren guztiei ere”.

Leave a Reply