Category: Iritzia
Izagirre 11TBn
Urr 07 2012- donostia
- 0 Comments
Elkarrizketa interesgarria egin zioten ostegunean Izagirre alkateari HamaikaTBn, gertukoa, pertsonala eta euskaraz. Izagirreren figura hobeto ezagutzeko eta Donostiako gaiei buruz pentsatzen dituenak ezagutzeko aukera ederra izan zuten tokiko telebistako ikusleek. (Esteka, hemen)
Izagirre alkatea FORUM saioko elkarrizketan
Urr 05 2012- donostia
- 0 Comments
Elkarrizketa egin zioten ETB2ko FORUM saioan eta alkateak aukera izan zuen gai munizipalei errepasoa emateko. Hemen dauzkazue bideoak:
LEHEN ZATIA
BIGARREN ZATIA
3G Donostia
Ira 28 2012- donostia
- 0 Comments
Gasco, Gomez Ugalde eta Goia. Ezin esan kasu honetan gaztelerazko “monta tanto, tanto monta”; izan ere, 3g hauen artean bata da buru. Hain da buru non PSEk sartutako mozio batean honakoa erantzun zuen PPko Maria Jose Usandizagak “Lo siento Ernesto pero no podemos apoyar tu moción”. 2 aldiz.
Ñabarduraren bat eszenifikatu arren, egun 2 koalizio ditu Donostiak. Bata hauteskundeetara aurkeztu zen, Bildu, bestea PPP da, hau da PSE-PP-PNV. Ez omen dute frente anti-Bildu bat osatzen, hara, orduan euren adostasun sintomatikoa eredu bakar baten isla da. Bilduk ezberdintasunak uztartzetik jaio zen bitartean 3g-k eredu bakar bat dute Donostiarentzat. Eta eredu horren buru Ernesto Gasco da. Bera da ere atzoko Udalbatzan tentsioa igotzearekin eta edozein mozio aprobatzearekin irabazten duen bakarra. Honako galderak egin beharko litzaizkioke EAJri: Bilduren beldur, EAEko hauteskundeak arteko estrategia al da soilik? Ala, ostera, Donostian hainbeste urte ondoren aldaketak emateko aukera zapuztu nahi duzue? Ez al duzue ikasi aurreko akatsetatik? Zer irabazten duzue zuen babesa izan duten erabakien aurka bozkatzen?
Halere, konbikzioz ala estrategiagatik bada ere, 3g programa honek Donostiarako eredu garbi bat eskaintzen digu. Atzo eredu horren nondik norako gehiago eman zizkiguten:
- Donostia zezenzalea. PSE eta EAJko jarrerak ezagututa (zinegotzienak eurenak barne) beldurgarria da oso bi alderdiok zer nolako jarrera beligerantea hartu duten zezenketen alde.
- Donostia una grande y libre. Ez da berria konstituzionalistek aniztasunari eta nortasun sentimendu berezituei dieten beldurra. Baina EAJk atzo “Donostiako herriak eta auzoak” esaldiaren aurka egin zuen diskurtsoa…. #UPyD-k sinatuko luke.
- “Sin pan pero con circo” Donostia. Ikusita zer nola dagoen ekonomia eta zerga sistema bidezkoagoak jarrita ere erakundeek lortzen duten dirua ez dela hain altua, 3g-ek atzo euren lehentasuna finkatu zuten: kirol profesionala. Agian hau izango da askotan aipazen duten “lan sustapena”, gutxi batzuei lana ematea. Atzo Udalak erakunde adierazpen bat eskatu zuen 3g-n aldeko bozkarekin, Foru Aldundiari eskatzeko GBCri aurtengo diru kopuru berei eustea. Ez zioten eskatu gastu sozialari edo zerbitzu publikoei eustea, …ez…GBCri eman beharreko diru partidari eustea.
Bestetik Anoetarena dago. Udal Gobernuak garbi du krisi garai honetan kirol profesionalaren diru laguntzek behera egin behar dutela. Baina garbi du era berean Anoeta bezalako instalazio batek Realaren beharretara egokitu behar duela baldin eta Udalak dirurik jartzen ez badu eta miniestadia atletismorako egokitzen bada. Baina Realarekin baldintza batzuk adostu zituen Realak eta Kutxak gehi beste erakundeek izango duten espazioa ustiatzeko. Bada, Realak onartua zuen gauza bat….zeinek eta Donostiako Udalbatzak aldatu du………Reala eta besteen are mesedekoago izateko!!! Udalbatzak berak esan digu ustiapen publiko gehiago opari diezaiogun.
- “Toc-toc” Donostia. EAJk egunero leporatzen dio Bilduri “bere lagunen alde egitea”. Bada, horra nola ikusten duen oposizioak banatu behar direla udal baliabideak: elkarte batek lokal bat besteen baldintza berberetan jasotzen badu baina ez bazaio gustatzen bide oso garbi bat du. PP edota EAJrengana joatea besterik ez du. Eta 3g-k mozio bat onartuko dute udal teknikariek besteen baldintza berberetan emaan dituzten baliabideak berriz negoziatzeko eskatuz. Ez dituzte irizpide politikoak aldatzen, ez dute esaten “ekintza konkretu hau hurrengo urteetan gehiago lagundu beharko da”, ez dituzte aurrekontuak igotzen ekimen horretarako diru gehiago jartzeko. Ez, besterik gabe esaten dute “honekin berriz negoziatu”.
- Bataplan and cars Donostia. Honek kapitulu berezia merezi du, baina laburtzeko: zonalde oso zehatz batzeko ostalarien mesedetan gauez San Martineko karrilbusean aparkatzeko aukera ematea eskatu zuen 3g-k. Hau da, zentrora autoz etortzea sustatu…..gauerako. Gascok esan zuen normalean gauez atera ohi den jendeak ez duela edan ohi, edo 5 atera eta batek ez duela edaten. Orduan….zertarako jarraitzen du bere gobernuak dirua xahutzen kotxea eta alkohola nahastearen aurkako kanpainetan?
2ak 1
Abu 09 2012- donostia
- 0 Comments
Alaitz Oarbeaskoa Lasa Groseko bizilagunak iritzi artikulu hau bidali digu eta sekulako grazia egin digu, hemen jartzen dugu zuen gozamenerako:
“La comparecencia del viceconsejero de Transportes y concejal donostiarra, Ernesto Gasco, tuvo lugar en el Ayuntamiento para presentar una encuesta encargada por Euskotren para conocer la opinión ciudadana sobre las mejoras presentes y futuras de este servicio ferroviario, incluyendo el proyecto del Metro. El edil socialista recordó que el trabajo realizado por su departamento en esta legislatura ha permitido licitar este verano los dos tramos en que estará dividida la pasante ferroviaria del Metro de Donostialdea a su paso por el centro de San Sebastián“ Bertako egunkaria batean, 2012ko abuztuaren 4an
Ez-jakinoi ulergaitz zaigu pasarte hau. Esaldia euskaraz balego bi ergatibo azalduko liratek (garraio sailburuordea eta Donostiako zinegotzia) baina aditza singularrean dago, izan ere, pertsona bakarrari egiten dio erreferentzia: Ernesto Gasco.
Demokrazia ikuskizun
Uzt 27 2012- donostia
- 0 Comments
Urtebete eman dugu oposizioak Gobernua nola presionatzen duen ikusten. Eguneroko presioa da, gai guztiekin. Eta hori ez zaigu gaizki iruditzen jokaleku demokratikoaren parte delako. Bagenekien presio itzela jasoko genuela gutxiengoan Gobernatzea erabaki genuenean eta, hala ere, aurrera egin genuen.
Are gehiago, Udalbatzarrak zuzenean erretrasmititzea erabaki genuen, jakinik kamaren presentzia baliatzen duela oposizioak beren showak egiteko eta Udalbatzarrak euren gudaleku gogokoen bihurtzeko. Hori guztiori onartu dugu. Jarduera instituzionala gardentasunez erakustea eta Udaleko eztabaidak kalera eramateak lehentasuna
